XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) handi ziren, esaten zuten batez beste lau kanako ilara egiten zutela aurrekotik atzekoraino.

Gau osoak eman zituzten gizonek zelatan, eta bazetozela sumatzen zutenerako, Otso-emearen Sakana-n gora zetozen.

Urrundik bada ere atzematen ahal zen nola gelditu eta bildu egiten ziren elkarrengana ados jartzeko, beste ulerbiderik ez dago.

Orduan bakoitzak bide bat hartzen zuten.

Ehiztariak jartzen ziren haietakoren baten zain, eta prestatzen zirenean bati tiratzeko, han azaltzen ziren gainerako otsoak, inguratzen zituzten, jauzi egiten zieten lepora eta ezin zituzten armak erabili, batzuetan lagunen bat zauritzeko beldurrez, eta besteetan halako amorruz zetozkielako ezen nahikoa egiten zuten atzera etortzearekin.

Eta gero, tupustean bezala, ezkutatu egiten zitzaizkien inork ez zekiela nola edo nondik.

Eta horrela ez behin edo bitan, askotan baizik; gizonek ezagutzen zuten talde hura, eta hura ibiltzen zuten ahotan etxeetan eta tabernetan.

Dirudienez talde hartako buru egiten zuena burdina berotuak bezalako begiak zituen otso eme bat zen.

Bera omen zen guztietan amorratuena, jartzen omen zen gizonaren aurrean, hankak lurrean tinko, eta hortz karraska batean gelditzen omen zen pausorik eman gabe atzera.

Jendea izutu egiten zen hartaz jarduten zuelarik, eta trangatu egiten zituen ate-leihoak (...)